Egurra laser bidez mozten eta grabatzen ikasiko dugu ondoren. Egurra mozteko eta grabatzeko lehenik nahi dugun piezaren diseinua sortu behar dugu. Laser bidezko fabrikazio prozeduran 2D diseinuek bektorizatuta egon behar dute, eta horretarako, piezak prestatzeko Inskape programa askea erabiliko dugu.
Laser makina bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu eta diseinua egiterakoan kontutan hartu beharko ditugu.
Guk erabiliko dugun laser makinaren ezaugarriak direla eta, honako hauek hartuko ditugu kontutan: - Gure diseinuak mozteko objektuen ertzek 0,05 mm-ko lodiera izango dute eta grabatzeko, 0,1 mm-ko lodiera.
- Mozteko egurraren lodiera maximoa 4 mm da. - Ebakitzeko egur zatiaren tamaina maximoa 600 x 300 mm da.
FreeCADetik Inskapera (Laser ebaketa)
Inskape 2D diseinu "artistikoak" egiteko programa zoragarria bada ere, zailtasun handiz diseinatuko ditugu kotatutako 2D diseinuak. Horretarako FreeCADen krokisak diseinatzeko modulua dugu. Laser mozketarako artxiboak lortzeko honela jokatuko dugu: