7 segmentoko display-a
7 segmentuko displaya zenbaki hamartarrak ikusteko gailua da. Icestudio aplikazioa erabilita oso errez disena daiteke zirkuitua, displayaren bi blokeak baiditu: anodo eta katodo displayak, hain zuzen ere.
Displayaren inguruan informazio gehiago helbide honetan lortuko duzue: lotura
Guk anodo bidezko displaya dugunez, honela konektatuko dugu:
eAnodoari 220 Ohmeko erresistentzia serian jarriz gero nahikoa da. Hori bai, anodoa 3 Vra konektatuko dugu 5 Vra konektatu beharrean. 5 Vra konektatatzeko led guztiei erresistentzia bana jarri beharko genieke.
Displayaren aplikazioa: zenbatzaileak
Zenbatzea oinarrizko eragiketa da robotikan. Proiektu askotan zenbatzen ditugu gauzak: parking batean sartu eta irteten diren kotxe kopurua, leku batetik igarotzen den pertsona kopurua, pultsadore bat sakatzen dugun aldi kopurua, eta abar...
Sistema digitaletan, bi erara zenba daiteke: Era automatikoan, batetik, eskuz, bestetik.
Lehenik "modu automatikoa" ikusiko dugu. Plakaren barneko ordularia (clock) erabiliko dugu horretarako.
Ondoren, eskuzko zenbaketa aztertuko dugu. Horrek zailtasun handiena du, izan ere, pultsua behin emanda, kontagailua = kontagailua +1 zenbatzea lortu behar dugu.
Displayaren aplikazioak I: gorako zenbatzaile automatikoa
4 biteko zenbatzailea da honako hau. Zenbatzailearen balioa segundu erdioro batean handituko da. Zenbatzailearen balio maximoa 9an ezartzen da eta reset funtzioa du.
Zirkuituak honela egiten du lan:
Lehenik, "DIV_M" blokeak ordulariaren periodoa 0,5 segundutan ezartzen du.
Ondoren, "4 biteko zenbatzailea" bloke nagusiak 4 biteko zenbatzailea ezartzen du:
· Ordulariaren pultsuaren gorako sahiets bakoitzean, zenbatzailearen balioa unitate batean handituko da.
· Blokeak zenbatzailearen balio maximoa kontrolatzen du MAX aldagaiaren bidez. Kasurako maximoa 9 zenbakian ezarrita dago.
· Reset funtzioa ere badu blokeak: Plakaren SW1 pultsadorea sakatzean, zenbatzailearen balioa reseteatuko da, hau da, zenbatzailea 0an jarriko da.
Azkenik, zenbaki digitala balio hamartarrean 7 segmentuko displayan erakusten da.
4bit_zenbatzailea_display.ice | |
File Size: | 27 kb |
File Type: | ice |
Displayaren aplikazioa II: gorako eta beherako eskuzko zenbatzailea
Plakaren SW1 pultsadorea sakatzean zenbatzaileak batean handituko du bere balioa eta plakaren SW2 pultsadorea sakatzean, aldiz, batean txikitu. IR sentsorea erabili da zenbatzailearen balioa reseteatzeko, hau da, zenbatzailea 0an jartzeko.
Zenbatzailearen balioa aldatu nahi da eskuz, hau da, pultsadorea sakatuz. Pultsadoreari eragiten diogunean, hainbat pultsu igortzen dira denbora tarte oso laburrean eta horrek gaizki zenbatzea ekar dezake:
zenbatzailea = zenbatzailea + N aldiz edo
zenbatzailea = zenbatzailea - N aldiz
Gure helburua aldiz, sakatzen dugun bakoitzean unitate bakarrean aldatzea da:
zenbatzailea = zenbatzaile + 1 edo
zenbatzailea = zenbatzaile - 1
Hori lortzeko, debouncer-pulse blokea erabiliko dugu. Bloke horren bidez, sakatzen dugun bakoitzean kontagailua= kontagailua+1 zenbatzea lortuko dugu.
Zirkuitua honako hau izango da:
7_segm_anodo.ice | |
File Size: | 38 kb |
File Type: | ice |