Plakaren atalak hauek dira:
- Arduino UNO plakaren kontroladorea ATmega328-a da, 14 pin digital ditu eta horietako 6, PWM irteerak dira.
- 0 eta 1 pinak ezin daitezke sarrera eta irteera bezala erabili, kanpo komunikazio seriala gauzatzeko gordeta daude.
- Reset botoiaren bidez, Arduino UNO plaka berrabiaraziko duzu eta programazio errutina berriro gauzatu.
- Arduino UNO plakak hainbat LED ditu. Horietako bat pizte LED-a da, beste bi (Rx eta Tx) serial komunikazio LED-ak dira eta azkena LED erakuslea. Azken hau oso garrantzitsua da, izan ere, programa bat osatu daiteke berarekin. LED horren kontrolatzeko 13. pina erabiltzen da.
- ICSP ( In Circuit Serial Programmig) pinen bidez AVR arkitektura duen beste Arduino plaka edo mikrokontrolagailu batean programak kargatuko dituzu.
- Elikadura Jack-a kanpo elikadura iturrientzako erabiltzen da. Arduino plaka martxan eduki nahi bada ordenagailura konektatuta egon gabe, 9V-eko bateria baten bidez egingo da.
- 6 pin analogiko daude (A0-A5), oso garrantzitsuak dira sentsoreak erabili nahi badira, izan ere, sentsorean dagoen tentsioa ikus daiteke. Pin horiek irteera bezala konfiguratu daitezke nahiz eta ez oso gomendagarria izan.
- 3.3V eta 5V-eko pinak dauzka, orokorrean plakak kontrolatzen dituen beste dispositibo batzuk elikatzeko.