Eraikitze-geometria bidezko 3D diseinua landu dute aurreko diseinuekin. Piezen konbinaketa eta eraiketa boolearrak landuta pieza eta pieza-multzoak eraiki dituzte. Aurreko ataleko ariketen bidez, 4.DBHn ikusitako kontzeptuak errepasatu dituzte.
Diseinu hauetan, aldiz, 2 dimentsiotako planoen bitartez 3 dimentsiotako piezak eraiki dituzte ikasleek. Diseinu hauetan pieza teknikoak eraiki behar zituzten, kotak errespetatuta eta 2D-n eraikitako bozetoetatik abiatuta.
Ondoren ikasleek egindako azken ariketaren diseinuen irudiak dituzue. Zenbait lanen stl artxiboak erantsi ditut, FreeCad-en zabaltzeko eta lana aztertu ahal izateko.
Ikasleek eraikitako pieza teknikoak:
Birabarkia.
Azpian, Markelek egindako ariketa duzue.
Piezarik konplexuena eta ariketarik onena da honako hau.
Markelen pieza eraikitzeko urratsak ondoko bideoan dituzue:
Ikaslearen piezaren (birabarkiaren) stl artxiboa:
markel_azpeitia_birabarkia.stl |
Zenbait ikaslek birabarkia diseinatu dute. Diseinua sinpleagoa bada ere, primerako lana da. Azpian piezaren diseinuak dituzue.
A. Etxaberen birabarkiaren stl artxiboa:
aritz_etxabe_birabarkia.stl |
Biradera. Iñakik egindako ariketa da. Primerako lana da.
Iñakiren biraderaren stl artxiboa:
iñaki_velez_biradera.stl |
Mikelen gitarra:
Gitarraren stl artxiboa:
mikel_villasante_gitarra.stl |