Erronka horiekin hasi aurretik ondoko erronka txiki hauek gainditu behar dira:
A- Serbo jarraituak programa itzazu robotak aurrera egiteko. B- Ondoren, robotak atzera egiteko. C- robota ezkerrerantz biratzeko (90º) D-robota eskubirantz biratzeko (90º) E- Burrunbagailua programa ezazue Do, RE, Mi, Fa, Sol, La, Si noten eskala jotzeko Aurten zuen programetan aldagaiak eta funtzioak erabili beharko dituzue. Horiek erabiltzen ikasteko tutorialak azpiko loturetan dituzue:
Ultrasoinu sentsoreak oztopoak detektatzen ditu. Sentsore hori erabiliko duzue gure robotak bidea aurkitu dezan. Robota programatzeko aukera ezberdinak dituzue, zailtasunaren arabera sailkatuta. Lotura honetan programa horien diagramak dituzue: