Seinale digitalak eta analogikoak
Mundu erreala, analogikoa da eta informazioa seinale analogikoen bidez jaso eta igortzen dugu. Adibidez, tenperatura, soinua eta argitasunaren balioak seinale analogikoen bidez adierazten ditugu.
Seinale digitalek bi balio hartzen dituzte, 0a edo 1a. Seinale horiek informazioa gordetzen eta transformatzen dute erraz. Seinale digitalak abstrakzioak dira.
Seinale digitalak
- Vcc eta + Vcc artean aldatzen diren seinaleak dira eta muturreko balioak baino ez dituzte hartzen.
Arduino plakaren pin digitaletan elikadura tentsioa 0 eta 5 V artekoa da.
Arduinoan, pin digitalak
|
Seinale analogikoak
- Vcc eta + Vcc artean aldatzen diren seinaleak dira eta tarteko edozein balio hartzen dute.
Seinale analogikoak digital bihurtu
Arduino plakaren mikroak datu digitalak prosezatzen ditu, besterik ez. Horregatik, seinale analogikoak digitalizatu behar dira. Hori pinetan dauden bihurgailu berezien bidez lortzen da: ADC (Analog to digital converter), hau da, bihurgailu analogiko digitala.
Pin analogikoetan sartzen den elikadura tentsioa 0 eta 5 V artekoa da. Eta tentsioaren balio hori digitalizatzen du ADC bihurgailuak. Horrela, pin analogikoan sartzen den tentsio-maila bakoitzari, 0tik 1023ra bitartean dagoen balio bat itzuliko dio. Adibidez:
Eta zergatik hartzen ditu zenbakizko balio horiek eta ez beste batzuk?
Bit-ak 0 edo 1 balioa du. Ondorioz, n bitek 2 ber n balio digital adieraz ditzakete. Arduinoaren sarrera analogiko bakoitzak 10 bit dituenez, 1024 balio digital adieraziko ditu.
Arduinoan, pin analogikoak
|