Behin 3D artxiboa stl formatoan dugula, inprimatu aurretik beste urrats bat egin behar dugu: gure piezari inprimatzeko ezaugarriak eman behar dizkiogu; horrela inprimagailuari adierazi behar diogu nola inprimatu nahi dugun pieza hori. Beraz, honako ezaugarri hauek dohitu beharko ditugu:
- Piezaren eskala - Piezaren bukaerako kalitatea - Inprimatzeko abiadura - Inprimatzeko tenperatura - Eta abar...
Programak parametro guztiak kontrolatuko dituen kodea sortuko du, gcode formatoan. Piezak inprimatzeko kodea sortzeko softwarea askea da. Gcodea sortzeko, hona hemen zenbait programa:
Gure piezak akatsik izango balu, aurreko programak erabili aurretik eta pieza hori konpontzeko Netfabb programa erabiliko dugu. Programa horren bidez, piezak konpontzeaz gain, eskalatu eta biratuko ditugu, behar izanezkero.