Urtutakoa jalkitzearen bidezko modelatzea edo Fused deposition modelling (FDM)
Estrusoreak materiala berotu eta bigundu egiten du eta, ondoren, plastikoa estrusorearen buruan zehar isurtzen da. Era horretan, materialaren geruzak bata bestearen gainean pilatuta hedatzen da pieza; hau da, plastikozko geruzak gainjarriz, inprimatuko da sortu nahi den objektua.
3D inprimatzeko ohiko materialak hauexek dira:
PLA eta ABS plastikoak ohikoenen materialak badira ere, beste material batzuk erabili daitezke. Adibidez: Laybrick, Laywoo-D3, Soft PLA, Nylona, Bendlay eta abar...
Hormigoia 3d inprimagailu berezietan inprimatu daiteke. Inprimatzeko makinak ere diseinatu eta fabrikatu dituzte. Bideoan etxeak inprimatutako hormigoiez nola fabrikatzen dituzten azaltzen da:
Estereolitografia ez da kontu berria. 1986. urtean AEBetan asmatu zuten teknika iraultzaile baten izena da. Hiru dimentsiotan inprimatzearen artean aritzen direnentzat, egun, oraindik, teknika hori da gogokoena, zehatzena delako. Hala ere, garestiena ere bada, eta hori da masiboki komertzializatu ez izanaren arrazoia.
Sortu nahi den objektua plastiko erretxinezko geruzak gainjarriz inprimatuz joaten da. Zehatzago esateko, ultramore laser bat erabiltzen da, injektatutako plastikoari zeharka patroiaren forma emateko, eta ondoren laserrak aurreko geruzara itsasteko. Horrela, sortu nahi den figuraren arabera, euskarritzat balioko duten egiturak txertatzen zaizkio inprimatzen dagoenari; grabitatearen ondorioak ekiditeko. Haien beharra denean ere, behin inprimatu ostean kentzen zaizkio euskarriak. Azkenik, bainu kimiko bat ematen zaio inprimakinari, gehiegizko erretxina ezabatzeko, eta berotasun astinaldi bat emanez bukatzen da prozesua.
FDM inprimatzearekin zer ikusi txikia du estereolitografiak. Orain arte oso makina garestiak ziren baina 2014an patentearen epea amaitu zen eta makinaren hardwarearen garapen libreari ekin zioten. Donostian makinaren garapena egiten ari den maker taldea bada. Orrialde honetan duzue horren lotura: http://reprap.org/wiki/Eraikizpi/es