Zoritxarrez, arduino plakara ezin ditugu konektatu korronte zuzeneko motorrak. Ezin ditugu zuzenean konektatu, baina bai zeharka. Hori lortzeko txip bat erabiliko dugu L293D txipa, hain zuzen ere. Integratu horren bidez, korronte zuzeneko bi motor konekta ditzakegu arduino plakara.
Azpiko irudian erakusten zaigu nola egin behar diren konexioak. Motorrek sortzen dituzten tentsio pikoak saiesteko, kondentsadoreak (220pF) jarri behar dira erakusten den moduan.
Motorrak pin digitaletan konektatuko ditugu, baina korronte alternoaren ikurra duen horietara konektatuko ditugu soilik, hau da, 3, 5, 6, 9, 10 eta 11 pinetara, hain zuzen ere. Motorrak 0 eta 255 bitarteko balioa har ditzake pin horietara konektatuz gero.
Goiko irudian soldadura gabeko plaka erabili da konexioak egiteko, erabat ezerosoa. Noski, nahi izanez gero erabili daiteke, baina ez da praktikoa behin da berriz erabili behar baditugu KZ motorrak.
KZ motorrak kontrolatzeko L293D integratua soldatzeko plaka batean presta dezakegu. Lan apur bat ematen du baina gerora askoz ere erosoagoa izango da lan egiteko.
Bi erara egin dugu azkenik: 1- Berziklatutako plaka batean osagaiak estainatu ditugu. Konexioak argi eta txukun daude baina pilaren indar guztia ez da iristen motorretara. Hala ere, erabilgarria bada. 2- Miniplakaboard batean osagaiak konektatu ditugu. Muntaiak abantail gehiago baditu: alde batetik, pilaren indar guztia motorrerara iristen da; bestetik, muntaia ez da finkoa eta nahi denean plaka beste funtzio batzuetarako erabiliko dugu.