Ikasleak elektronika digitalean trebatzeko ikastaroa da honako hau. Erabilitako baliabideak, softwarea (Icestudio) zein hardwarea (Icezum Alhambra), askeak dira. Horiek FPGAwars proiektuan garatu dira.
Material didaktikoak github-en eskura daude.
FPGAra sarrerak eta irteerak nola konektatuko ditugu? Ikastaro honetan azaltzen dira konexioak nola egin ditzakegun. Batxilergoko ikasleei zuzendutako elektronika digitalaren ikastaroak:
Batxilergoko lan-bilduma 2. ikastaroan dago eskura. Lan-bilduma horren bidez ikastaroan azaltzen diren kontzeptuak landuko dira.
Bestalde, 4.DBHko ikasleekin ere, praktika batzuk prestatu ditut. Oso oinarrizkoak diren kontzeptuak lantzen dira praktika horien bidez. 4.DBHko lan bilduma eta erabilitako apunte eta txostenak lotura honetan daude.
Eskolan, 1.DBHn robotikako tailerra dugu. Saio horietan, ikasleek zirkuitu digitalen bidez kontrolatuko dituzte egindako "robotak" (ez dira robotak, egurrezko muntaiak baizik). Ikasleentzat prestatutako lan-bilduma sinple-sinplea da. Oso kontzeptu gutxi lantzen dira lan-bildumaren bidez, helburua hauxe delako: ikasleek zirkuituekin jolastea, alegia. Artxiboen eta lan-bildumaren lotura.
Denontzat, ikasleentzat zein irakasleentzat, erreferentziazko ikastaroa hauxe da: Obijuan (Juan González) maixuaren ikastaroa erreza eta dibertigarria.