Sarrera analogikoak konekta daitezke arduino plakara. Sarrera horiek 0 eta 1023 bitarteko balioa hartuko dute 0-5 Vra konektatuz gero.
Sarrera analogikoak arduino plakan pin analogikoetan (0, 1, 2, 3, 4 eta 5, ANALOG IN) zein pin digitaletan (2 eta 3) konekta ditzakegu.
Sentsoreak, sarrera analogikoak, konektatzeko eskema azpiko irudian ikus dezakegu.
Azpiko irudian, LDR (argiaren arabera balio Ohmikoa aldatzen duen erresistentzia) konektatuta dago.
Infragorri-sentsorearen konexioa
Infragorri-sentsoreak objetuak detektatzeko balio du. Kolorearen eta argiaren aldaketa ere detektatuko du. Bi osagai ditu: led diodo infragorria, emisorea, alde batetik, fototransistorea bestetik.
Led diodo horrek argi-infragorria igortzen du; argi-infragorria ezin dugu ikusi begi-bistaz, baina argazki kamara bidez ikus dezakegu.
Fototransistoreari iristen zaion argiaren arabera, honek korronte elektrikoa pasatzen utziko du. Fototransistoreak sentsore moduan funtzionatzen du eta arduinoaren edozein sarrerara konektatuta 0 eta 1023 bitarteko balioa emango du pin analogikora konektatuz gero eta 0 edo 1 pin digitalera konektatuz gero..
Azpiko irudian erakusten da nola konektatuko ditugun osagaiak. Led diodoak urdin kolore iluna du eta fototransistorea ia gardena da, gris kolore argitsua, alegia.
Arduino-sentsoreak eta euren konexioa
Badira beste sentsore batzuk arduino plakarentzat prestatuta daudenak. Horien artean potentziometroa eta posizio-detektoreak daude, adibidez. Sentsore horien borneek zenbakiak dituzte (1, 2 eta 3). Zenbakiei erreparatu behar diegu jakiteko non konektatu behar ditugun. Ondoren, klasean erabil ditzakegun hiru sentsore ezberdinak azaltzen dira; eta noski, sentsoreak arduinora konektatzeko modua.
Argi infragorri-sentsorea edo IR sentsorea (Infrared light sensor)