Leda pizteko eta itzaltzeko aplikazioa sortuko dugu. Bideoan erakusten da nola egin, nahiz eta guk bideoan erakusten den moduan ez dugun egingo.
Bluetooth bidez eta mobila erabilita, arduino plakak duen led-diodoa piztuko eta itzaliko dugu.
Horretarako mobila, bluetooth konexioa eta bluetooth moduloa duen arduino plaka behar dugu. Guk Zum BT-328 plaka erabiliko dugu horretarako.
Bi programa sortuko ditugu horretarako: bata, mobilean, MIT App Inventor 2 erabilita, eta bestea, Arduino plakan, Bitbloq softwarea erabilita.
MIT App Inventor 2n programatu
Lehenik, android-gailuan kargatuko den programa sortuko dugu App Inventor 2 on-line softwarea erabilita.
Azpian led-diodo bat pizteko eta itzaltzeko aplikazioaren egitura eta programazioa azaltzen da.
Lehenik MIT App-Inventor aplikazioan elementuak aukeratu, pantailan ordenatu eta ezaugarriak ezarriko dira. Azpiko irudian azaltzen da elementuen zerrenda eta egitura.
Ondoren, programatzeko blokeak diseinatuko ditugu: