Android-gailuaren eta plakaren arteko bluettoth konexioa prestatzeko ondoko urratsak jarraitu:
Lehenik, ZUM BT plakaren bluetooth moduluaren etengailuak honela egon behar dute bluetooth konexioa ondo funtzionatzeko:
Etengailua 1: ON Etengailua 2: OFF Etengailua 3: OFF
Ondoren, bluetooth-gailuak parekatu edo elkar komunikatu behar ditugu. Zum BT plakak eta Android-gailuak, biak, bluetooth bidez elkar ezagutu behar dute.
Android-gailuan, mobilan, bluetootha aktibatuta egon behar du. ZUM BT 328 plaka mobilaren bluetooth-gailuen zerrendara gehitu behar dugu:
Plaka bilatu eta zerrendara gehitzeko pasahitza eskatuko digu. Pasahitza 1234 izan ohi da.
Honela, plaka eta android-gailua komunikatuko ditugu.