Serbomotorrak mugimendu zehatzak lortzeko motorrak dira. Motorraren biraketa angelua kontrolatzeko kontrol-zirkuitua dute. Bi motako serbomotorrak ditugu: Serbomotorrak (miniserboak) normalean 0-180º bitartean bira daitezke; hala ere, jarraian biratzen diren serbomotarrak ere badira, biraketa-jarraiko serbomotorrak hain zuzen.
Azken horiek, biraketa-jarraiko serbomotorrak handiagoak izan ohi dira eta mugimendu-jarraia duten robotetan erabiliko ditugu.
Serbomotorrak, miniserboak zein biraketa-jarraiko serboak, ArduionoUno plakan pin digitaletara (2 - 12) konektatuko ditugu. Irudian erakusten da nola egin behar diren konexioak.