Aurtengo 4. DBHko ikasleek FreeCad programan diseinatzen ikasi dute. Aurten 2. urtea da eta aurten ere ikasleek harritu egin naute. Izan ere, aurten lan bikainak egin dituzte.
0 Comentarios
Robotika praktikak ondoko lotura honetan izango ditugu eskuragarri.
2015-2016 ikasturtean bitbloq programarekin lan egingo dugu. robotika praktikak egiteko ondoko txostena erabiliko dugu:2014-2015ean S4A programarekin lan egin dugu. Praktiketarako 4.DBHrako txostena prestatu genuen.Bq-k Arduino plakak kontrolatzeko eta programatzeko programa garatu du, Bitbloq. Blockly programan oinarrituta dago. S4A-ren aldean abantail nabarmenak ditu:
On-line lan egiteko aplikazioa da eta Chrome nabegatzailean izan behar du. Bestalde, Bitbloq programaren Off-line bertsioa garatu dute dagoeneko, Visualino. Frogatu dut eta primeran funtzionatzen du. Abantail handia du: askea da, sistema guztietarako deskarga daiteke, eta ez da instalatu beharrik portablea baita. Maketaren piezak Freecad-en diseinatu eta ondoren 3D inprimagailuan inprimatu ditugu. Beraz, plastikozko piezak PLA termoplastikozkoak dira. Maketaren oinarria eta zenbait pieza egurrez egin dituzte. Sistema ArduinoUno plaka bidez kontrolatu dute ikasleek
Ikasle talde batek egindako bideoa. Klasean proiektuaren aurkezpena egiteko erabili zuten bideoa. |
AuthorLorea Aldabaldetreku Archives
Abril 2021
Categories |